Goiz-ardura zerbitzua
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera 9etatik 13etara (hitzordua aurretik eskatu behar da).
Helbidea: Barrainkua 16 – 1. ezk ; 48009 Bilbo
Tel./Fax: 94 4237550
E-mail: altxa@altxa.com
Norentzat: Garapenean arazoak dituzten 0-6 urte bitarteko umeentzat.
Altxa Haur eta Nerabeen Osasuna Sustatu nahi duen Elkarte bat da. Aipatu elkarteak 1993an garapen arazoak dituzten haurren diagnostikoa eta tratamendua egiteko Goiz-Ardura talde profesionala sortu zuen.
Zer du Goiz- Ardura zerbitzuak?
0-6 urte bitarteko umeentzat Foru Aldundiaren dirulaguntza.
Hiru psikologok eta psikomotrizista batek osatutako diziplina anitzeko taldea.
ERABILTZAILEAK
Garapen fisiko, psikiko edo sentsorialean arazo larriak dituzten 0-6 urte bitarteko umeak; baita arrisku biologiko, psikologiko edota sozialean daudenak ere. Dugun helburu nagusia gerora ezintasun psikikoak eragin ditzaketen arriskuak eta nahasmenduak lehenbailehen detektatzea eta ebaluatzea da.
PROFESIONAL TALDEA
Yeray Duque – Psikologo -Psikoterapeuta
Ainara González – Psikologo -Psikoterapeuta
Xabier Tapia – Psikologo klinikoa, logopeda, koordinatzailea
Monty Cerro – Psikomotrizista
ASISTENTZIA-JARDUERAK
Asistentzia-jarduera, taldeko kide guztiek parte hartzen duten ebaluazio baten bidez hasten da. Diziplina anitzeko lan hori egin eta gero helburuak argi adierazten dituen balorazio bat osatzen da.
Taldeko kide guztiek dute interbentziorako jarraibideak betetzeko ardura.
JARDUERAK:
Hainbat eragile direla eta lehenengo urteetan garapen arazoak izateko aukera gehiago dituzten arriskupeko haur eta jaioberrien segimendua.
Segimendu programa horretan haurrei aldizkako ebaluazioa egin eta gurasoei aholkuak emango zaizkie.
–Banakako zein taldeko esku-hartze psikologikoak eta tratamendua
Hona hemen zerbitzuak hartzen dituen nahasmendurik ohikoenak:
- Nahasmendu neuromotore eta psikomotoreak: atzerapen psikomotorea…
- Hizkuntza garapenaren nahasmenduak: atzerapenak, aurre-hizkuntza eta mintzamenaren zailtasunak…
- Portaera eta harreman nahasmendu larriak: autismoa, psikosia, gehiegizko inhibizioa edota aztoramena.
- Nahasmendu funtzionalak: elikadura eta loaren nahasmenduak nagusiki.
Tratamenduak banaka zein taldeka egiten dira
– Eskola, zerbitzu sozial eta osasun arloko zenbait eragilerekin koordinazio jarduerak
– Familientzako laguntza eta orientabideak. Helburua, familia barruan, eskolaratzean eta gizarteratzean sor daitezkeen arazoak ekiditea edo arintzea da.
——————————————————————————–
La Atención Temprana:
Consiste en el “conjunto de intervenciones optimizadoras y compensadoras dirigidas a los niños de 0 a 6 años que padecen Trastornos del Desarrollo ya establecidos o con riesgo de padecerlos de modo que se facilite su adecuada maduración en todos los ámbitos y se les permita alcanzar el máximo nivel de desarrollo personal y de integración social”. (Libro Blanco de la Atención Temprana)
Goiz Ardura:
“Garapen arazoak dituzten edo izan ditzaketen 0-6 urte bitarteko umeentzako interbentzio konpentsatzaileen multzoa da. Era horretara, ume horien heltze prozesua erraztu nahi da arlo guztietan, garapen pertsonala eta gizarteratze mailarik handiena lor dezaten”. (Goiz Arduraren Liburu Zuria)